Kredituen artea

29 06 2008

Art of the Title pelikula eta telesaien kredituen hautapen arrigarri bat da. Bertan, kategoria eta ordenamendu alfabetikoki ageri dira. Baita ere, azaltzen dira bideoak ikusi eta gozatzeko.

Informazio gehiago | Microsiervos




10 alternatiba doain, Microsoft Word-entzako

25 06 2008

10 Free MS Word Alternatives You Can Use Today, Microsoft Word formatua .doc editatzen duten hamar programa ezberdin biltzen ditu. Bilduma hau, ordenagailuan instalatu daitezken programaetatik (OpenOffice o Neo Office), online funtzionatzen duten programetaraino (Google Docs) iristen da.

Posibilitate guztien artean, gustu ezberdinentzako daude, Windows, Mac, Linux edo Unix izan. Eta hori dena gutxi izan bada, denak doain dira.

Informazio gehiago | Microsiervos




1.000.000.000 ordenagailu

25 06 2008

Gure planetan jadanik mila milioi ordenagailu pertsonal daude, Gartner-ek eginiko ikerketak adierazten duen bezala. Eta 2014ean 2.000 milioi egongo dira … eta horrela, hurrenez hurren.

Informazio gehiago | Microsiervos




Ultimobyte Ub051

25 06 2008

SPAM edo zabor-postak kalte handia egiten die erabiltzaileei, baina baita ere, diru asko galarazten diete enpresei. Horregatik, atake hauen aurkako teknologia iragazpen algoritmoak baino urrutiago iristen da, Ub051 Spam Prevention Gateway bezalako hardware erraminta bitartez ere lortu dezakegu babes hobeagoa.

Mezuen jatorriaren IP-a behatuz eta bere edukia aztertuz, posta kaltegarria ala ez den azaltzen duen firewall fisiko bat da.

Sei dira Halon-ek eginiko modeloak: 100, 200, 300, 400 eta 500. Lehenengo biak, 300 pertsonako lantaldeentzako gomendatzen dute, beste hirurak, berriz, 15.000 pertsonako lantaldeentzako balioko zuten, hau da, enpresa eta multinazional handientzako.

Produktu honek merkatuan izango duen prezioa, ez digute azaldu, dena dela, dispositivo hauek garesti xaamarrak izan ohi dira.

Informazio gehiago | Xataka




Etorkizuneko boligrafoa: USB, bideokamara, 4 Gbytes, …

23 06 2008

Bideokamara duen boligrafo honetan nabarmentzen diren gauzen artean ondorengoak dira: lehenengoa, idatzi egiten duela; eta bigarrena 4 Gbytes-eko memoria duela, hau da, 30 ordu audio eta bideo. 250 dolar balio du (160€ gutxigorabehera), agian garesti xamarra.

Informazio gehiago | Gizmodo




Zabor-postari erantzuna

22 06 2008

Horrelako zabor-posta baten aurrean:

Yamaytel, S.L.Le informamos que su dirección de correo electrónico ha pasado a formar parte de nuestros ficheros electrónicos, mediante los cuales, en alguna ocasión le informaremos.

A su vez, si desea que no le incluyamos, sólo tiene que comunicárnoslo en la siguiente dirección de correo electrónico: noinfo@yamaytel.com

Reciba un cordial saludo.

Honelako zerbait erantzun zuen irakurle batek:

Les informo que su dirección de correo electrónico ha pasado a formar parte de mis filtros de borrado automático de mensajes. Si en alguna ocasión me envían algo, irá directamente a la papelera sin que yo lo lea o sea siquiera consciente de su existencia.Reciban un cordial saludo.

Oldarkor-jasankor noten adibide bat.