DIY: WiFi-aren seinalea intentsifikatzen

11 05 2008

Gaur egungo WiFi sare gahienak g estandarra erabiltzen dute, bere irispena gutxitu edo handitu egin daitekeela faktore batzuen ondorioz, baina normalean 35 m inguruan egoten dira. Badira beste sare mota batzuk, irispena zertxobait handiagoa dutela, baina hauek, apenas saltzen dira.

WiFi-aren seinalea handiagotzeko zenbait metodo ezagutzen dira. Alde batetik, kanpoko antena bat erosi genezake, 40-60 € artean kokatu genezake kalitatearen arabera. Bale, oso garestia dela, ba orduan “B” planari ekingo diogu. Guk geu eraiki genezake geure antena.

Sarean, honelako milaka tutorial ageri dira. Pringles, Nescafe, … lata batek zera egiten duela, baina gaur Technetz-en publikatu duten tutorial xelebre batekin gatoz, hain zuzen ere, nola areagotu geure WiFi-aren seinalea.

Behar izango ditugun materialak ondorengo hauek dira:

  • WiFi moldatzailea USB bitartez.
  • Aluminiozko papera.
  • USB kable luzagarria.
  • Antenarentzako euskarria.

Eraikitze pausoak, benetan errazak dira, edonork montatu ahal izateko. Gainera, emaitzak ezin hobeak dira, seinalea 4 aldiz  handiagotuz.

Gadget honetan interesaturik bazarete, Technetz-eko horrialdean aurkituko duzue beharreko guztia, hori bai ingles piska bat jakin beharko duzue.

Guk argazki hauekin uzten dizuegu.

Argazki galeria

(klikatu argazkietan handitzeko)

dsc01178.JPG   dsc01174.JPG   dsc01165.JPG

Informazio gehiago | Xataka, Technetz

Listen to this podcast Listen to this podcast






Itxi
Bidali postaz