Firefox 3: munduan izan duen arrakasta

18 06 2008

 

Atzo deskargatzeko egon ziren arazoen ondoren, jadanik inongo arazorik gabe jaitsi genezake Firefox 3.

Bertsio berria helbide honetan jaistea lortuko duzue eta horrez gainera hasieran azaltzen den diploma hau lortu dezakezute. Aurreko mezuan aipatu dudanez Firefox fundazioak 5 milioi deskarga gainditzea espero zuela azaldu nuen, ba jadanik 5,630,045 deskarga gainditu dituzte eta horaindik 7 ordu geratzen zaizkie epea amaitzeko. Beste hitz batzuetan arrakasta itzela izan du Firefox 3.

Dagoeneko, nahi izanez gero portable bertsioa jaitsi dezakezute.

Informazio gehiago | IKTeroak

Listen to this podcast Listen to this podcast



Firefox Download Day 2008

17 06 2008

Gaur 19:00-etatik (GTM +2) aurrera, posible izan da Firefox-en 3 bertsio definitiboa jaistea eta hori ospatzeko Mozilla fundazioak, deskarga “record guiness” bat ezarri du 24 ordutan, Establece un récord mundial Guinness - Disfruta una web mejor-ean esaten duen bazala.

Mozilla fundazioari laguntzeko, nahikoa duzu, Firefox-en bertsio berria hau deskargatzea, lehenengo 24 orduetan.

Nola lehen aldia den honelako “record“-ra egiten saiatzen direla, ez dago zifra ofizialik gainditzeko, baina 5 milioi deskarga gainditzea espero dituzte.

Gainera, egun hauetan, baita ere atera dute kalera, Opera 9.5 izeneko beste nabigatzaile bat.

Nik jadanik deskargatu dut. Zu oraindik garaiz zabiltz.

Informazio gehiago | Gizmodo, IKTeroak, Microsiervos

Listen to this podcast Listen to this podcast






Itxi
Bidali postaz