Nola editatu edozein web orrialde

9 07 2008

Edozein web orrialde nabigatzailetik editatzeko nahikoa da ondorengo kode hau helbide-barran idaztea, behin orrialdea kargatu dela.

javascript:document.body.contentEditable=’true’; document.designMode=’on’; void 0

Ondoren, aldatu edo ezabatu nahi den orrialdearen zati edo elementua hautatzen da, eta jadanik orrialde pertsonalizatua egin dezakezu.

Dena den ez du erabilgarritasun handirik. Zer esanik ez, argitalpena zure ordenagailuan gordetzen dela, eta ez web zerbitzarian, hala eta guztiz ere, ez dugu ideia txarrekin erabili behar.

Informazio gehiago | Microsiervos

Listen to this podcast Listen to this podcast



Etorkizuneko boligrafoa: USB, bideokamara, 4 Gbytes, …

23 06 2008

Bideokamara duen boligrafo honetan nabarmentzen diren gauzen artean ondorengoak dira: lehenengoa, idatzi egiten duela; eta bigarrena 4 Gbytes-eko memoria duela, hau da, 30 ordu audio eta bideo. 250 dolar balio du (160€ gutxigorabehera), agian garesti xamarra.

Informazio gehiago | Gizmodo

Listen to this podcast Listen to this podcast



Liburutegiko iraultza: irakurleei jarraitzen dieten eserlekuak

22 06 2008

Imagina ezazu, liburutegi bat, non, sartzen zarenean eserlekuen parking bat aurkitzen duzula. Orduan bat aukeratzen duzu, eta zure txartela “erakusten” diozu. Orduz gero, joan zaitezke, hainbeste irrikarekin irakurri nahi zenuen liburuaren bila. Aurkitutakoan, atzerantz begiratzen duzu, eta hor egongo da zure eserleku leiala zure esanetara, bertan eser zaitezen irakurtzera. Take_a_seat izena du proiektu honek eta Academia de Diseño de Eindhoven aurkeztu zuten.

Hementxe uzten dizuet bideo hau, eserlekuen erabilera nola den azaltzeko.

Informazio gehiago | No puedo creer que lo hayan inventado

Listen to this podcast Listen to this podcast



Google Maps: ibilbide luzeena

19 06 2008

Gaur egun Google Maps-ek azaltzen duen ibilbiderik luzeena 24.605 kilometrokoa da, Zabaykalsk, Chita Oblast (Rusia) - Overland, Unalaska (Alaska, Estados Unidos).

Informazio gehiago | Microsiervos

Listen to this podcast Listen to this podcast



Google Street View-ren egun txarra

17 06 2008

Munduan gertatzen diren egoera arraroak (istripuak, tiroketak, egoera susmagarriak,…), Google-eko Street View kotxeek fotografiatzen dituzte, baina gaur, kontrakoa gertatu da: hemen duzuen argazki honetan bezala.

Google kotxea gelditurik multa baten gatikan.

Informazio gehiago | Microsiervos

Listen to this podcast Listen to this podcast



DIY: WiFi-aren seinalea intentsifikatzen

11 05 2008

Gaur egungo WiFi sare gahienak g estandarra erabiltzen dute, bere irispena gutxitu edo handitu egin daitekeela faktore batzuen ondorioz, baina normalean 35 m inguruan egoten dira. Badira beste sare mota batzuk, irispena zertxobait handiagoa dutela, baina hauek, apenas saltzen dira.

WiFi-aren seinalea handiagotzeko zenbait metodo ezagutzen dira. Alde batetik, kanpoko antena bat erosi genezake, 40-60 € artean kokatu genezake kalitatearen arabera. Bale, oso garestia dela, ba orduan “B” planari ekingo diogu. Guk geu eraiki genezake geure antena.

Sarean, honelako milaka tutorial ageri dira. Pringles, Nescafe, … lata batek zera egiten duela, baina gaur Technetz-en publikatu duten tutorial xelebre batekin gatoz, hain zuzen ere, nola areagotu geure WiFi-aren seinalea.

Behar izango ditugun materialak ondorengo hauek dira:

  • WiFi moldatzailea USB bitartez.
  • Aluminiozko papera.
  • USB kable luzagarria.
  • Antenarentzako euskarria.

Eraikitze pausoak, benetan errazak dira, edonork montatu ahal izateko. Gainera, emaitzak ezin hobeak dira, seinalea 4 aldiz  handiagotuz.

Gadget honetan interesaturik bazarete, Technetz-eko horrialdean aurkituko duzue beharreko guztia, hori bai ingles piska bat jakin beharko duzue.

Guk argazki hauekin uzten dizuegu.

Argazki galeria

(klikatu argazkietan handitzeko)

dsc01178.JPG   dsc01174.JPG   dsc01165.JPG

Informazio gehiago | Xataka, Technetz

Listen to this podcast Listen to this podcast






Itxi
Bidali postaz