Nola editatu edozein web orrialde
9 07 2008Edozein web orrialde nabigatzailetik editatzeko nahikoa da ondorengo kode hau helbide-barran idaztea, behin orrialdea kargatu dela.
javascript:document.body.contentEditable=’true’; document.designMode=’on’; void 0
Ondoren, aldatu edo ezabatu nahi den orrialdearen zati edo elementua hautatzen da, eta jadanik orrialde pertsonalizatua egin dezakezu.
Dena den ez du erabilgarritasun handirik. Zer esanik ez, argitalpena zure ordenagailuan gordetzen dela, eta ez web zerbitzarian, hala eta guztiz ere, ez dugu ideia txarrekin erabili behar.
Informazio gehiago | Microsiervos
Listen to this podcast









