Playstation 3 eramangarria

Piskatxo bat gehiago itxaron behar izan dugu, baina, Xbox 360 eta Wii bertsio eramangarrien ondoren, txanda iritsi zaio Playstation 3.

Badirudi, lan honek denbora gehiago eraman diola Ben Heckendorn-i, 14 hilabete egon baita proiektu honekin. Eraikitzeko, 60 GB-eko Playstation bat erabili du, PS2-rekiko bateragarritasuna eskeintzen duena, 17 hazbeteko eta 720p-eko (pixel) resoluzioa duen pantaila bat HDMI portu batera konektaturik eta teklatu eta bozgorailu estereoak amplifikadoreekin ere darama.

Hori guztia, 43×34×7.5 cm-ko tamaina batean,  modelo originala baino meheagoa oraindik eta 7.5 Kg-ko pisuarekin.

Informazio gehiago | Xataka


About this entry