Konparatiba: Harria vs. iPhone

4 10 2008

Informazio gehiago | Microsiervos




Bloga: bonboi kaxa bat

28 09 2008

Gu bezalako blog-zale batek burua hausten dugu, post bat egiteko eta blogean mezuak pasatzen doaz inor ohartu gabe. Baina gero honelako "txorrada" bat iristen da eta munduari buelta ematen dio…




Google Sightseeing gazteleraz

10 07 2008

Notizia bikaina: Google Sightseeing, Google Maps bitartez, munduko “curiositateak” bilatu eta aurkitzeko lekurik onena, jadanik gazteleraz.

Baita ere iragartzen dute beste bi hizkuntzen gehikuntza, alemaniarra eta nederlandera. Jada, sei hizkuntzetan aurkitu genezake.

Informazio gehiago | Microsiervos




Nola editatu edozein web orrialde

9 07 2008

Edozein web orrialde nabigatzailetik editatzeko nahikoa da ondorengo kode hau helbide-barran idaztea, behin orrialdea kargatu dela.

javascript:document.body.contentEditable='true'; document.designMode='on'; void 0

Ondoren, aldatu edo ezabatu nahi den orrialdearen zati edo elementua hautatzen da, eta jadanik orrialde pertsonalizatua egin dezakezu.

Dena den ez du erabilgarritasun handirik. Zer esanik ez, argitalpena zure ordenagailuan gordetzen dela, eta ez web zerbitzarian, hala eta guztiz ere, ez dugu ideia txarrekin erabili behar.

Informazio gehiago | Microsiervos




Pioneer eta 400Gbyte-eko Blu-ray diska

8 07 2008

400 Gbytes, 400!!!, 16 kapatan. Honelako sakonera duen disko bat sortzeaz gain, Panasonic honelako diskak irakurri ditzazkeen Blu-ray irakurle bat sortu du. Oraingoz, ez da gai grabatzeko, baina bai irakurtzen ditu Blu-ray disko normalak.

Informazio gehiago |  Gizmodo




Gidatzea, geroz eta erosoagoa

30 06 2008

Opel Traffic Sign Recognition and Lane Departure Warning sistemak, hurrengo urtetik aurrera hasi daiteke kotxeetan barneratzen, zehatzagoak izanda Opel Insignian.

Opel-en sistema honek, trafiko seinaleak irakurri, idenifikatu eta kotxearen pantailan erakusten ditu. Sistemak, 100 metro-ko hedadura du. Bi seinale elkarren segidan edo bata bestetik oso gertu agertzen badira, lehentasuna edukiko du garrantzitsuenak.

Informazio gehiago | Microsiervos